XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero, Españia`ko armarria lurrera bota, eta ankapean eta abar oso era itxusian erabiltzen dute.

Españitarrak ere etzeuden errurik gabe: moroen lurretan sartu eta egurretan ari izanak ziran.

Mugarri guziak ere ez omen zituzten bear zan tokian sartuak.

1859. IX. 5: Tanjerko españitar konsulak eskutitz bat bialtzen dio Marruekotako atzerrirako ministroari, moroak Españia`ri egindako iraiñagatik protesta egiñez eta onoko baldintza auek eskatuaz: Españia`ko armarria len zegoan tokian ospetsuki jartzea; errudunak Zeuta`ko soldadu ta bizi-lagunen aurrean zigortzea; españitarrak, beraiei zerizkien tokietan, gaztelu edo fuerteak egiteko eskubidea onartua izatea; berriz orrelako iraiñik iñork egin etzezan, bear ziran neurriak artzea.

Ta ori dana, amar eguneko epean.

1859. IX. 7: Dalako ministro orren erantzuna: eskatutako guziak beteko zirala, bat izan ezik: gazteluak nunai egiteko eskubidea onartzea; ortaz erregek berak erabaki bear zuala eta il-zorian zala.

Ta, denbora berean, keja batzuek ere azaltzen zituan: Zeuta`ko gobernadoreak, errudunak kastigatu zai egon bearrean, soldaduak artu, erritik kanpora erten eta inguru artako moroak amorrazten zituala;(...).